Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Familien Txokoak hainbat hitzordu proposatu ditu datozen asteetarako

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 12:00

Beste familia eta profesionalekin, hainbat gairi buruz hitz egin, zalantzak argitu eta esperientziak partekatzeko gune segurua da Familien Txokoa.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Familien Txokoa martxan da, berriz ere. Beste familia eta profesionalekin, hainbat gairi buruz hitz egin, zalantzak argitu eta esperientziak partekatzeko gune segurua da eta hainbat hitzordu antolatu dituzte datozen asteetarako.

Otsailaren 18an, asteartean, BLW elikadura osagarriaz hitz egingo dute. Nahia Alkorta gonbidatu dute eta bertara joan nahi dutenek izena emateko azken eguna gaur izanen dute. Otsailaren 25ean eta martxoaren 6an Hitzak Eskura proiektuko kideek tailerra eskainiko dute. Martxoaren 18an haurraren loari buruzko saioa eginen dute eta martxoaren 15ean, 22an, 29an eta apirilaren 9an kirol saioak. Parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena, gizarte zerbitzuetara deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun