Menpekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonei gizarte erakundeetan arreta soziosanitarioa eskaintzeko beharrezko ezagutzak ikasiko dituzte 370 orduko ikastaroan. Nafar Lansareak, Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuek, Zaindu Leitzaldeak, A tu ladok eta Cederna Garalurrek elkarlanean antolatu dituzte ikastaroak eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu ditu. Áctima empresa ari da ikastaroa ematen eta alderdi teoriko zein praktikoa lantzen ari dira.