Goizuetako Umore Ona elkartea Espainiako kluben arteko txapelketako ohorezko mailan ari da aurten. Asteburu honetan etxean jokatuko dute jardunaldia. Zehazki, otsailaren 15eean, larunbatean 17:30ean hasita, Umore Ona eta Zugarralderen arteko lehia izanen da.
Buruz buruko partidan, Umore Onako Eñaut Lizeaga, Zugarraldeko Aitor Alduntzinen kontra ariko da. Binakakoan, berriz, Umore Onako Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea, Zugarraldeko Enaitz Antso oronoztarraren eta Beñat Villanuevaren kontra ariko dira.
Nafarroako Kirol Jokoetako partida ostiralean
Egun bat lehenago, otsailaren 14an, ostiralean, 18:30ean hasita, Nafarroako Kirol Jokoetako eskuz banakako txapelketan, lehen mailako neska kadeteen ligaxkako partida jokatuko dute Goizuetan Umore Onako Alize Sagarduik Atarrabiako Zabaletaren kontra.