Joxe Arregiren bizitzako azken egunak eta hil ondorenak jasotzen ditu Oso latza izan da kronika literarioak. Xabier Mendiguren idazleak 80ko hamarkadara darama irakurlea; Joxe Arregi ETAko militanteak jasandako torturen arrastoak munduari erakutsi zizkioten argazkiak nola atera ziren eta nortzuk egin zituzten kontatzen du.
Zikloarekin segitzeko, bihar, Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen dituzte 18:30ean herri aretoan.