Otsaileko hirugarren asteburuan zinema eskaintza izanen dute Leitzako Herri Aretoan. Mufasa filma emanen dute 17:00etan eta sarrerak Internet bidez lau eurotan edo egunean bertan, leihatilan eskura daitezke bost euroren truke. Iluntzean, 19:30ean, Cónclave filma ikusteko aukera izanen da, larunbatean jatorrizko bertsioan emanen dute azpitituluekin eta igandean gaztelerara bikoiztuta. Iluntzeko saiorako sarrerak aldez aurretik bost eurotan eros daitezke edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago sei eurotan.