Hiketan aritzeko saio praktikoa antolatu dute otsailaren 21ean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 11a, 17:00

Talo tailerra egin zuten hiketan aritzeko lehenbiziko saio praktikoan.

Ilbeltzetik ekainera, hilean behin elkartuko dira; mingaina dantzan jarri eta noka eta toka aritzeko.  

Ilbeltzaren 16an egin zuten lehenbiziko saioa eta taloak egin eta jan bitartean, hiketan aritu eta hiztegia landu zuten (perrola, talo-burnia...). Otsailaren 21ean eginen dute bigarren saio praktikoa eta udaletxean elkartuko dira, gai batzuen inguruko jolasaldi edo iritzi-trukea egiteko. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 649 36 41 89ra deitu edo idatzita, otsailaren 15a baino lehen. Izena emandakoekin Whatsapp talde bat osatuko dute eta bertan emanen dituzte xehetasun gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun