Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko aukera izanen dute datozen egunetan Leitzaldean eta Urumealdean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 11a, 13:00

Traktoreen azterketa teknikoa herrian bertan egiteko aukera izanen dute.

Herriz herriz dabiltza tailer ibiltariarekin nekazaritzako ibilgailuei azterketa egiten eta otsailaren 13tik 19ra bitartean Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan izanen dute aukera.

Otsailaren 13an, 14an eta 17an Nekazaritzako Ibilgailuen Azterketa Teknikoa Leitzan egiteko aukera eskainiko dute. Interesa dutenek Landa industrialdera joan beharko dute ibilgailuak hartuta, 09:45etik 14:00etara. Ez da aldez aurretik izena eman beharko, iristen diren hurrenkeran eginen diete azterketa. Areson, otsailaren 18an 09:45etik 14:00etara eginen dute azterketa Plaza Zaharrean. Goizuetan eta Aranon, otsailaren 19an izanen dute aukera. Goizuetan, 10:00etatik 13:00etara Irisarri pilota plazan eta Aranon, 15:15etik 17:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun