Abeltzaintzako NPB dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 10a, 09:00

Abeltzaintzarako dirulaguntza eskaerak Goizuetako Udalean egin ditzakete.

Ardi eta behi edo txekorren subentzio kanpainan (NPB/PAC) parte hartu nahi dutenek, otsailaren 21a baino lehenago egin beharko dute eskaera Goizuetako Udalean.

Eskaera egiterakoan errolda agiria aurkeztu beharko dute, hiru urteko antzinatasunarekin eta herrian urtean gutxienez bederatzi hilabetez bizi denaren zinpeko aitorpena. Horrekin batera, udalarekin zorrik ez duenaren ziurtagiria, jabetzan edo alokairuan dituen lurren zinpeko aitorpena, azienda kopuruaren ziurtagiria eta txosten sanitarioa eta nagusiki abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen denaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun