Lehen Hezkuntzako ikasleek azaroa aldera galdetegi batzuk bete zituzten haien elikadura ohituren inguruan eta handik ateratako ondorioak erakutsi eta elikadura osasuntsuaren oinarriak zeintzuk diren azaldu diete.
Kikilisalda lantaldeak proposatutako ekintza izan da eta Amazabalgo eta Erletako LHko ikasleei ere eskaini diete hitzaldia. 2019.urtean sortu zuten Kikilisalda; Leitzan, Goizuetan, Areson eta Aranon elikadura eta ohitura osasuntsuak eta ariketa fisikoa egitea bultzatzeko, adin txikikoen artean obesitate tasa murrizteko asmoarekin.