Master Laboral Kutxa emakumezkoen eskuz binakako txapelketa nagusia azken txanpan sartua da. Elite mailan, hasierako ligaxkan multzo bakoitzeko bi lehenbiziko sailkatuak urrezko ligaxkara sailkatu dira. Lehen partida otsailaren 9an, igandean 12:00etan hasiko den jaialdian jokatuko dute Arrizabalagak eta Bergarak, Leitzako Goiuri Zabaletaren eta Osesen kontra.