Nerea Mendizabalek hitzaldiak eskainiko ditu otsailean Goizuetan eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 7a, 19:00

Nerea Mendizabal psikopedagogoak hainbat gai izanen ditu hizpide.

Haur eta nerabeen heziketa, gatazken kudeaketa, guraso izatearen argi eta ilunak... hainbat gai izanen ditu hizpide Nerea Mendizabal psikopedagogoak otsailean eskainiko dituen hitzaldietan. Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuek, Leitzako Denok Bat eta Goizueta eta Aranoko Guraso Elkartearekin batera antolatu dituzte hitzaldiak. 

Otsailaren 11n eta 25ean, Gurasotasuna era positiboan garatzea hitzaldia eskainiko du Goizuetako udaletxeko ganbaran, 17:00etatik aurrera.

Leitzako hitzaldia otsailaren 20an izanen da, Erleta ikastetxeko jangelan, 17:30ean. Gatazkak seme alabak heztean. Gatazken kudeaketa eta hauek hezteko nola erabili izenburupean eskainiko du saioa. Bi kasuetan haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute eta interesa dutenek alde aurretik abisatu beharko diete guraso elkarteko kideei. Hitzaldi batean zein bestean, interesa duen edonork parte hartu dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun