Maila edozein dela ere, interesa duten guztiak animatu nahi izan dituzte parte hartu eta mendiaz gozatzera. Ibilbide laburra egitea aukeratzen dutenak, Leitzatik Baztarlara igoko dira. Hamar kilometro eta 450 metroko gainbehera positiboa duen ibilbidea eginen dute. Ibilbide luzea egiten dutenak berriz, Leitzatik Baztarlara igo eta Eguzkizko muinora joanen dira herrira jaitsi aurretik. Hamazazpi kilometro eta 750 metroko gainbehera duen ibilbidea eginen dute.