Buruz burukoan lehenbiziko jokoan estu ibili zen markagailua eta 10-7 irabazi zuen azkenean Lizeagak. Bigarren jokoan, berriz, erraz gailendu zen goizuetarra, 10-2 irabazita.
Binakakoak, lehenbiziko eta hirugarren jokoak galdu egin zituzten Apezetxeatarrek (5-10 eta 1-5). Bigarren jokoa, kostata izan bazen ere, irabaztea lortu zuten (10-8).
Sailkapen orokorrean, bederatzigarren postuan dago Umore Ona, 10 punturekin. Asteburu honetan San Cosmeren aurka ariko dira lehian, Errioxan.