Areson eta Leitzan ere kopla kantari aritu dira Agate Deun bezperan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 5a, 13:00

Zapiak lepoan, makilak eskuan eta koplak ezpainetan. Leitzan eta Areson ere ohitura zaharrak berritu zituzten otsailaren 4an.

Leitzan, haurrak etxez etxe ibili ziren Agira-agirando abestu eta limosnatxo bat eskatuz. Iluntzean, berriz, Agate Deun bezperako koplen txanda izan zen eta makilak eskuetan, trikitilari, akordeoilari, bertsolari eta txistulariekin kalejira egin zuten.

Aresoko haurrek eta gurasoek ere ospatu zuten Agate Deun bezpera. Aurretik eztarria goxatu zuten txokolatea janez eta herriko itzulia bertso zahar eta berriak abestuz osatu ondoren, elkartean afari merienda eginez borobildu zuten eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun