Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta herriko hainbat eragilek eta norbanakok elkarlanean landu dute gaia, Elhuyarren aholkularitzarekin. Zer egin dugu mugimendu feministan azken urteotan? Eta bertako instituzioetan? Zein iritzi dugu herritarrok gure herrietako berdintasun gaien inguruan? Eta hemendik aurrera nola eginen ditugu berdintasun politikak? Gai horiek guztiak izanen dituzte hizpide ostegun arratsaldean.