Goizuetako adinekoek Ibilaldi Osasuntsua eginen dute ostiralean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 5a, 09:00

Ibilaldi Osasuntsuetan parte hartu duen Goizuetako kuadrilla.

Goizueta 65+ taldeko kideek otsailaren 7rako egin dute hitzordua. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartu eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. 

Josune Eizmendi gidari lanetan ariko da eta denek egiteko moduko itzulia izanen dela azpimarratu dute. Pare bat kilometroko ibilaldia eginen dute elkarrekin eta bukaeran sorpresa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun