Babes zabala jaso du Leitzako eskolako jangela komunitarioaren proiektuak

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 4a, 11:00

133 lagunek eman zuten botoa eta 130ek bozkatu zuten alde.

Urtarrilaren 31n aurkeztu zuten Leitzan azken hilabeteetan landu duten eskola jangela komunitarioaren proiektua. Aurkezpenaren ondotik, bozketa egin zuten eta proiektuak martxan jartzeko behar zuen babesa eskuratu zuen.

133 lagunek eman zuten botoa: 130ek proiektuaren alde egin zuten, bik kontra eta boto txuri bat izan zen.  Herritarrek proiektua ontzat eman dutenez, Leitzako Udalak hitzarmen bat sinatuko du Nafarroako Gobernuarekin jangelaren kudeaketa herriaren esku gelditu dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun