'Musikak jolasa koloreztatzean' haurrentzako tailerra eskainiko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 3a, 10:00

Haizea Loirak eskainiko du tailerra.

Otsailaren 5ean eta 12an izanen dira saioak eta gaur, hilak 3, da izena emateko azken eguna.

Haizea Loirak eskainiko du hiru eta sei urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra. Leitzako udaletxeko bigarren solairuan izanen da 17:00etatik 18:00etara. Dohainik izanen da eta plaza mugatuak daudela jakinarazi dute. Izena eman nahi duenak gaur du azken aukera, 948 51 08 40ra deituta.

Jolasa haurraren garapenerako erabilgarria eta beharrezkoa da, inguruarekin erlazionatzeko duen berezko era. Jolasak hazkuntza fisikoa, emozionala, kognitiboa, afektiboa eta soziala ahalbidetzen dizkio haurrari eta bere bidez, balioak ikasten ditu, trebetasunak barneratu eta jarrerak garatzeko aukerak bizi ditzake.  Jolasaren bidez haurrak gorputza, zentzumenak, pentsamendu gaitasuna eta sormena garatzen ditu eta ezinbesteko tresna da komunikatzeko, sozializatzeko, emozioak kudeatu eta adierazteko, garapen moralerako, kultura jasotzeko eta nortasuna eraikitzeko. Proposamen honetan jolasaren aukerak musikaren aukerekin bateratuko dituzte, elkarrekin ahozko dimentsioari, dimentsio ez-berbalari, dimentsio dramatikoari, dimentsio musikal-eraikitzaileari, eta dimentsio figuratiboari leku egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun