Buruz buruko partidan, Umore Onako Eñaut Lizeaga eta Urbiongo Iker Egiguren izanen dira aurrez aurre. Binakako partidan, berriz, Umore Onako Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak, Urbiongo Aingeru Bernaola eta Beñat Azketa izanen dituzte arerio.
Nafarroako klub artekoak gaur eta bihar
Nafarroako klub arteko txapelketan ere lehian ari dira Umore Onako pilotariak eta partidak izanen dituzte Goizuetan urtarrileko azken egunean eta otsaileko lehenean, ostiralean eta larunbatean.
Urtarrilaren 31n, ostiralean 18:30ean hasita, neska kadeteen ligaxkako buruz buruko partida jokatuko dute Umore Onako Alize Sagarduik eta Huarteko Izkuek. Ondotik, kimuen eskuz binakako ligaxkako partida jokatuko dute Umore Onako Elizegik eta Aurrerako Zabaletak, Bortziriak taldeko Mikelperizenaren eta Zubietaren kontra.
Otsailaren 1ean, larunbatean 11:30ean, berriz, seinen lehen mailako eskuz binakako ligaxkako partida jokatuko dute Umore Onako Lujanbiok eta Olaizolak, Bortziriak taldeko Igoa eta Zestauren kontra.