Liburutegi Ibiltaria urtarrilaren 30ean joanen da Goizuetara eta Aranora

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 27a, 15:00

Haur, gazte zein helduek erabil dezakete zerbitzua.

Urtarrileko azkeneko ostiralean izanen da Goizuetan, 14:30etik 15:30era eta Aranon, 16:00etatik 16:30era.

Leitzako liburuzainak ekarritako liburuen artetik aukeratu edo aldez aurretik eskaerak egiteko modua izanen da. Libururen bat eskatu nahi duenak biblilei@navarra.es edo 621 248 024 telefonora idatzi dezake.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun