Goizuetako gimnasioaren egoeraz hitz egiteko bilera eginen dute gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 23a, 10:30

Astelehenetik igandera, goizeko zazpietatik gaueko hamarretara, egoten da irekita gimnasioa.

Goizuetako Udalak bilera deitu du urtarrilaren 23an, ostegunean 18:30ean, gimnasioan. Gaur egungo egoera eta egin beharreko hobekuntzak zeintzuk diren azaldu eta herritarren iritzia biltzeko.

Asinko pabiloiaren ondoan dago gimnasioa eta 2014ko ekainean ireki zuten. Urteko kuota, orain arte, 25 eurokoa izan da eta astelehenetik igandera, 07:00etatik 22.00etara, egoten da irekita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun