2024ko urrian jarri zituzten martxan Ibilbide Osasuntsuak Goizueta 65+ taldeko kideek. Urtarrilaren 24an eginen dute 2025eko lehenbiziko ibilaldia. Jubilatuen etxean, 10:00etan elkartuko dira eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugituko dira. Josune Eizmendi gidari lanetan ariko da eta denek egiteko moduko itzulia izanen dela azpimarratu dute. Itzulia 12:00 aldera bukatuko dute eta bukaeran sorpresa izanen dute.