Bi ibilgailu horiek udal langileek erabiliko dituzte beren lanetarako eta udal pabiloian bertan karga-puntua ere instalatu dute, ibilgailuak bertan kargatu ahal izateko. Bi ibilgailuak eta karga-puntua Europar Batasuneko funtsen barruan kokatzen den DUS 5000 programak emandako dirulaguntzari esker eskuratu ahal izan dituzte.