San Anton egunaren seinalea egin dute Goizuetan ere

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 20a, 14:30

Goizuetan ere San Anton eguna ospatu dute urtarrilaren 17an. Ostiral goizean zuten hitzordua San Anton ermitan. Azienden bedeinkazioarekin hasi zuten eguna eta segidan, meza kantatua izan zuten. Bukatzeko, meza ondotik, salda eta txistorra banatu zituzten. Garai bateko indarrik ez badu ere, zaldi eder bat eraman zuten Maria Apezetxea eta Beñat Apezetxea ama-semeek. Ohitura betez, ermitari hiru buelta eman eta apaizak bedeinkazioa eman zion. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun