Helduek 20 euro eta haurrek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Txartelak aipatutako lau egun horiek baino beranduago erosten dituztenek, bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.
Afaritarako patea eta entsaladilla errusiarra, zopa, haragi gisatua, gazta eta menbrilloa izango dituzte eta helduek, kafea eta kopa ere bai. Afalondoan musika izango da eta festa goizaldera arte luzatuko da.