Txartelak ilbeltzaren 19ra arte, igandera arte, egonen dira salgai Peritzan, Gaztañagan, Astizen eta Maimurren.
Helduen menua, 28 eurotan eskainiko dute: Sarayola entsalada, otarrainxkak baratxuriarekin, kalabazin jakoboa onddo saltsarekin, arrainez betetako piperrak, saiheski errea, sorbetea edo goxua, edaria eta kopa.
Haurren menua, 14 eurotan eskainiko dute eta 14 urtera artekoek (hauek barne) eska dezakete: makarroiak, solomoa patatekin eta danoninoa izanen dituzte bazkaritarako. Alergiak edo intolerantziak dituztenek 661 212 799 telefonora deituta jakinarazi beharko dituzte. Bazkalondoan Incansables txarangarekin bingo musikatua eginen dute.