Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko auziari buruzko hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 22an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 15a, 18:00

Auzipetuei babesa adierazteko agerraldi jendetsua egin zuten azaroan Lekarozen.

Aroztegiko Elkartasun Komiteak eskainiko du hitzaldia urtarrilaren 22an, 18:30ean, Leitzako Atekabeltz Herrigunean.

Lurraren defentsan, Aroztegia gelditu! Kriminalizaziorik ez goiburupean hitzaldia eskainiko dute urtarrilaren 22an, astezakenean, Leitzako Atekabeltz Herrigunean. Hitzordua 18:30ean egin dute eta Aroztegiko Elkartasun Komiteko kideek hartuko dute hitza. Atekabeltzeko kideek elkartasuna adierazi nahi izan diete Aroztegiko auzipetuei eta otsailaren 1ean Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun