Lehen mailako partidan, Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 22-15 irabazi diete Oskozi eta Agirreri. Ia ordubeteko partidan joko ona eta tanto ederrak jokatu dituzte eta aurrez pentsa zitekeen bezain gogorra ian da. Hasieran bikote gorriak markagailuan tartetxoa ireki du, herrian jokatzen zuen Naroa Agirreren sendotasunean oinarrituta, baina urdinek, zortzinako berdinketatik aurrera, ihes egitea lortu dute. Ongi kudeatu dute Iturriagak eta Mendiburuk lortutako alde hori eta amaieran, berriz ere estutu dituzte arren, bigarren garaipena segidan lortu dute.
Aurretik, promozio mailako partida jokatu dute Gomezek eta Alize Sagardui goizuetarrak, Lamamadriden eta Perezen kontra. Hauek hotz hasi dute partida eta konturatzerako markagailuan zulo handia ireki du bikote gorriak. Amaieran tanto batzuk egitea lortu duten arren, Marta Gomezek eta Alize Sagarduik hasi eta buka sendotasun handia erakutsi dute, txapelketako beraien bigarren garaipena eskuratzeko.