Saio praktikoak antolatu dituzte eta ilbeltzetik ekainera arte, hilean behin elkartuko dira. Ilbeltzaren 16an, ostegunean, eginen dute lehenbiziko saioa eta taloak egin eta jan bitartean, hiketan aritzea zen asmoa. Atekabeltz herrigunean elkartuko dira 18:30ean. Saio honetarako izena emateko epea itxi zuten, baina datozen hitzorduak zehazten dituztenean berriz ere emanen dute aukera.