Emakume Master Cup zirkuituko eskuz binakako txapelketako lidergoa hartu dute irabazleek
Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiko bigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean jendez gainezka zegoen Larrabetzuko pilotalekuan. Bertaratutako pilotazaleak bere seigarren binakako txapela nahi duen Arrizabalagaren beste erakustaldi batez gozatu zuten: era guztietako jokaldiekin tanto sorta ederra pilatuta, gernikarra izan zen jaialdiko protagonista nagusia eta, Bergararekin batera, A taldeko lehen postuaren jabe egin zen, Goiuri Zabaleta leitzarrari eta Uxue Osesi 22-7 irabazita.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.