Leitzako ihauteetako igandeko bazkarirako txartelak ilbeltzaren 10ean eta 11n salduko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 8a, 19:00

Jendetza bildu ohi da Leitzako ihauteetako igandean karroza eta atsauretu desfilean.

Ilbeltzean sartu orduko hanka bat ihauterietan izan ohi dute leitzarrek. Ilbeltzaren 25etik 29ra ospatuko dituzte aurten eta ilbeltzaren 26an, atsauretuen bazkaria eginen dute Eskolako jangelan. Bazkarirako txartelak Aurrera Elkartean salduko dituzte ilbeltzaren 10ean, 18:00etatik 20:00etara eta ilbeltzaren 11n, 11:00etatik 13:00etara.

Helduen menua, 28 eurotan eskainiko dute: Sarayola entsalada, otarrainxkak baratxuriarekin, kalabazin jakoboa onddo saltsarekin, arrainez betetako piperrak, saiheski errea, sorbetea edo goxua, edaria eta kopa.

Haurren menua, 14 eurotan eskainiko dute eta 14 urtera artekoek (hauek barne) eska dezakete: makarroiak, solomoa patatekin eta danoninoa izanen dituzte bazkaritarako. Alergiak edo intolerantziak dituztenek 661 212 799 telefonora deituta jakinarazi beharko dituzte. Bazkalondoan Incansables txarangarekin bingo musikatua eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun