Errege bezperan erregionaleko futboleko derbian berdindu egin dute Baztanek eta Aurrerak

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 7a, 08:00

Urteko lehen futbol partidan, erregionaleko derbian, berdindu egin zuten Baztanek eta Aurrerak Giltxaurdin.

Eskualdeko kirol talde gehien gehienek Eguberrietako atsedena baldin bazuten ere, asteburu honetan Nafarroako erregionaleko lehen mailako jardunaldia jokatu dute. Gainera, Elizondoko Giltxaurdin derbia jokatu zuten errege bezperan Baztanek eta Aurrerak. Leitzarrak aitzineratu ziren lehen zatiaren bukaeran, baina baztandarrek berdindu egin zuten bigarrenaren hasieran eta horrelaxe bukatu zen partida: bana. Heldu den asteburutik aitzinera, berriz ere lehiara itzuliko dira eskualdeko kirol talde guztiak.

FUTBOLA

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Baztan KE 1 (Beñat Erro) – Aurrera KE 1 (Julen Araus)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun