Urtarrilaren 9an, ostegunean 10:00etan izanen dute lehen hitzordua Larraungo udaletxeko sarreran, Plazaola natur bidean ibilbidea egiteko (Lekunberri-Ixkier Mugiro eta Lekunberriko alde zaharra bisitatzea, baldintza klimatikoen arabera).
Gero, Larraungo udaletxeko bigarren solairuan ekitaldi instituzionala eginen dute. 11:45ean gonbidatuen erregistroa; 12:00etan aurkezpena eta ongietorria, Arkaitz Goikoetxea Partzuergoko lehendakariaren eta Lekunberriko alkatearen eskutik. Oroitzapenezko bideoaren aurkezpena ere eginen dute. 12:30ean mahai-inguru instituzionala eginen dute. 13:00etan antzerki emanaldia Lorena Arangoaren eskutik. 13:20an Plazaola etorkizunean hitzaldia emanen du Jose Maria Aierdik, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak eta Partzuergoko lehendakari eta sustatzaile ohiak. 13:30ean sariak emanen zaizkie partzuergoko kide zaharrenei. 13:50ean amaiera ekitaldia eginen dute, Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariaren eskutik. Musika emanaldia ere izanen da. Bukatzeko, 14:00etan luntxa izanen dute Larraungo udaletxeko batzar aretoan.