Garraio zerbitzua eta herrien arteko komunikazioa hobetu behar zela ikusita, taxi zerbitzua eskaintzea adostu zuen pasa den urtean Aresoko Udalak. Gaur goizean jarri dute martxan zerbitzua eta euro baten truke, Leitza eta Areso arteko bidaia egiteko aukera izan dute erabiltzaileek. Momentuz astean behin eskainiko dute, ostiraletan eta Leitzako azokak interesa sortzen duelako erabaki dute zerbitzua egun horretan ematea. Herritarren artean dagoen interesa neurtu nahi dute eta gehiagorako beharra dagoela ikusiko balitz, eskaintza zabaltzeko aukera ere badagoela adierazi du udalak. Taxi zerbitzua erabili nahi duenak ez du aldez aurretik izena eman beharrik. Ostiralean, 09:30ean plaza zaharrera joatearekin aski izango du.