Baserrian bizi diren herritarren bizi baldintzak hobetzeko asmoz, GoizuKAR garraio zerbitzua jarri dute martxan Goizuetan. Baserritik herrira joan-etorriak egiteko adinekoei dohainik eskainiko dieten zerbitzua da eta oinarrizko beharrak asetzea da asmoa: osasun etxera joan, erosketak egin, bankuko edo gizarte zerbitzuetako tramiteak egin, autobus geltokira eraman... Gainera, herritar boluntario talde batek eginen ditu gidari lanak.
Zerbitzua erabili nahi dutenek 24 ordu lehenago deitu beharko dute 647 861 929 telefonora, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara.