Mozorroak soinean jantzita, urteko azken egunean lasterka aritu ziren aurten ere Leitzan. 211 lasterkarik parte hartu zuten eta bakoitzak erabaki zuen zenbat kilometro egin nahi zituen lasterka. Bukaeran, sariak banatu zituzten eta mozorrorik xelebreenak eraman zituztenek ere saria eskuratu zuten. Argazkiak: Anikote
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.