Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute Leitzan ilbeltzaren 4an eta 6an

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 2a, 08:00

Liztor kapitaina, haurrentzako filma ikusteko aukera izanen dute euskaraz.

Ilbeltzaren 4an eta 6an, Liztor kapitaina eta Anora filmak botako dituzte Leitzako Herri Aretoan. 

Urteko lehenbiziko hitzordua antolatu dute Leitzako Herri Aretoan eta zinemari eskainiko diote tartea. Hilabeteko lehenbiziko asteburuan egin ohi dituzte zinema proiekzioak, baina opor egunak tarteko, larunbatean eta astelehenean antolatu dituzte oraingoan. Ilbeltzaren 4an eta 6an, Liztor kapitaina eta Anora filmak botako dituzte Leitzako Herri Aretoan. Haurrei zuzendutako filma da lehenbizikoa eta 17:00etan hasiko da. Bigarrena, komedia dramatikoa da, hamasei urtetik gorakoentzat gomendatzen dute eta 19:30ean hasiko da; larunbatean jatorrizko bertsioan eta astelehenean gazteleraz emanen dute.

Arratsaldeko bostetako saiorako sarrerak lau eurotan eros daitezke kulturaleitza.eusen edo leihatilan bost eurotan. Iluntzeko saiorako sarrerak berriz, bost eurotan eros daitezke internet bidez edo leihatilan sei eurotan.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun