Felix Loiartek ateratako argazkietan ageri den bezala, abenduaren 19ko aurkezpen ekitaldian jende asko elkartu zen Goizuetako udaletxeko ganbaran. Perurenak berak egin zuen 'Goizuetako folkloreaz. Bertako hizkeran' liburuaren aurkezpena eta jendeak atentzio handiarekin segitu zituen idazlearen azalpenak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.