Benito Lertxundik Aranoko plazan eskainiko du bere azken kontzertua

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 28a, 10:00

Benito Lertxundik 2025eko otsailaren 29an eskainiko du bere hondarreko emanaldia Aranon.

Nafarroa arragoa eta Itsasoari begira kantuak uztartuz, itsasoa ikusten den Nafarroako herrigune bakarra aukeratu du otsailaren 29an eskainiko duen azken emanaldirako

Duela aste batzuk jakinarazi zuen Benito Lertxundi Orioko abeslari handiak ez zela gehiago oholtzetara itzuliko. Bada, oraindik bere azken alea eman nahi du eta horretarako Aranoko plaza aukeratu du. Bi abesti ederren uztartzean oinarritu du erabakia. Alde batetik, Xabier Leteri omenaldia egiteko Nafarroa arragoa hautatu du eta, bere diskografiatik, Itsasoari begira. Honela, Nafarroan itsasoa ikusten den herrigune bakarreko plaza aukeratu du bere azken «emanaldi xumerako». Otsailaren 29an paratu du hitzordua eta hau bai, azken kontzertua izanen dela iragarri du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun