Plazaolako geltokiko proiektua gauzatzeko hitzarmena sinatu dute Leitzako Udalak eta Cederna-Garalurrek

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 21a, 13:30

Plazaolako geltoki zaharra birgaitu eta bertan aterpetxea eta ostatua egitea da asmoa.

Hitzarmen horri esker, Leitzako Udalak 852.244,62 euroko dirulaguntza jasoko du, eta 2025. urtean Plazaolako garai bateko geltokia moldatu eta egokitu eginen dute, ondoren bertan aterpetxea eta ostatua irekitzeko.

Leitzako Udalak eta Cederna-Garalurrek hitzarmena sinatu dute, Leitzako Garai bateko Geltokia Gaitu izeneko proiektua gauzatzeko. 

Hitzarmena Europar Batasunak finantziatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen da, HTJP Plazaola-Sakana-Ultzamaldea egitasmoan. 

Leitzako Udalak herriarentzat zein eskualdearentzat urrats garrantzitsua dela azpimarratu du: «Plazaolako natur bidea indartu, turismo jasangarria sustatu, herrian beste zerbitzu bat eskaini, eskualdea kohesionatzen lagundu… eta beste hainbat helburu betetzen lagunduko duen urrats garrantzitsua da, denon artean herria egiten jarraitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun