Lagunartean elkartu eta mingaina astinduz, Noka eta Toka hitz egitea da asmoa. Saio praktikoak antolatu dituzte eta ilbeltzetik ekainera arte, hilean behin elkartzeko proposamena egin dute. Ilbeltzaren 16an eginen dute lehenbiziko saioa eta taloak egin eta jan bitartean, hiketan ariko dira. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da: 948 51 08 14 edo 649 36 41 89 telefonoetara deituta abenduaren 27a baino lehenago.