Bi tailerrak 17:00etan izanen dira Atekabeltzen. Abenduaren 27ko saioan, gaztetxean dagoen serigrafia tailerra ezagutu eta bertan egiten den lana ikusteko aukera izanen da. Ilbeltzaren 3an, berriz, saio praktikoa eginen dute eta norberak etxetik eramandako kamiseta bat serigrafiatzeko aukera emanen dute.