Aurrera Kirol Elkarteko 290 bat jokalari Pablo Feoren kameraren aurrekaldean jarri eta argazki bereziak egin dituzte Leitzako hainbat txokotan. Kirol-ekipamendu berria soinean dutela, 13 futbol taldeetako, bi eskubaloi taldeetako eta saskibaloi eta atletismo taldeetako jokalariak bildu dituzte. Argazki horiekin egutegia osatu dute eta atzealdean jokalarien siluetak eta izen-abizenak ere idatzi dituzte.
Egutegiak hamar eurotan jarri dituzte salgai eta asteburu honetan, Arkiskil futbol zelaian egonen dira eskuragarri; larunbatean, 10:30etik 12:00etara eta igandean, 10:00etatik 13:30era. Momentuz, 250 ale egin dituzte eta herriko pare bat komertziotan salgai jartzeko asmoa dutela ere aurreratu dute.