Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburua irakurriz hasiko du bere ibilbidea Goizuetako Irakurle Taldeak. Ilbeltzaren 30ean bilduko dira aukeratutako liburuaren inguruan hitz egiteko, Tifanitxon 18:30etik aurrera. Taldea irekia dela azpimarratu dute eta liburua eskuratu edo informazio gehiago lortu nahi duenak hemen eskura dezake. Harkaitz Delgado Leitzako liburuzaina ariko da dinamizatzaile lanetan.