Gaztetxoen taldea Ainara Narbartek zuzenduko du eta helduak Eneko Amundarainen zuzendaritzapean ariko dira. Bukatzeko, Benito Lertxundiren kanta batzuk abestuko dituzte entzuleekin batera, Benitok Euskal Herriari egin dion ekarpena eskertzeko. Hitzordua borobiltzeko, abesbatzako kide guztiek elkarrekin bazkalduko dute Umore Ona elkartean.