Etxe atari edo balkoietan Orantzaroak jartzeko deia egin du Leitzako Pesta Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 19a, 13:00

Abenduaren 23ko gauean etxe atari, leiho edo balkoietan jartzen dituzte Orantzaroak.

Abenduaren 23ko gauean jartzen diren panpinak dira Orantzaroak; nahierara eginak. Aurten Orantzaroa jartzen dutenen artean Errigorako saski bat zozketatuko dute.

Leihotik zintzilik dagoen amona xaharra, dotore jantzitako alkatea, tximiniaren puntan dagoen segalaria, balkoian josten ari dena, sorgin itxuran kalabaza batekin osatutakoa... guztiak dira Orantzaroak. Horixe da, hain zuzen ere, Leitzako usadio zahar honen bereizgarria: urtero egiten dutela panpina berri bat, bakoitzak nahierara osatuta. Abenduaren 23ko gauean jartzen dituzte Orantzaroak etxe atari, leiho edo balkoietan eta dagoeneko ohitura bihurtu da askorentzat abenduaren 24an herrian itzulia egitea Orantzaroak ikusiz. Festa batzordeko kideek, ohitura bizirik mantentzeko eskatu diete herritarrei.

Orantzaroa jatzen dutenen artean Errigorako saski bat zozketatuko dutela ere iragarri dute. Zozketan parte hartu nahi dutenek Karrape Irratian eman beharko dute izena abenduaren 24a baino lehen. Zozketa, abenduaren 24an, kalejira ondoren eginen dute Karrape Irratian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun