Duplak kontzertua eskainiko du abenduaren 20an Leitzako Atekabeltz gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 18a, 08:00

Dupla.

Sarrerak gutxi batzuk oraindik eskura daitezke Leitzako Torrea tabernan. 

Abenduko egun hotzak goxatzeko hainbat proposamen egin dituzte Atekabeltz herrigunean. Neguan Atekan hotzik ez zikloa abenduaren 13a hasi zuten Antton Telleriak eskainitako bakarrizketa saioarekin eta abenduaren 20rako prestatu dute hurrengo hitzordua. Duplak kontzertua eskainiko du 23:00etan.  Gari Uriarte eta Beñat Oribe igoko dira oholtzara eta rap doinuak izanen dira nagusi Aguraingo bikotearen eskutik. Sarrerak Torrean eskura daitezke hamar eurotan. Festak segida izanen du Kamaleoi DJrekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun