Eguberrietako tailerrak antolatu dituzte Areson, Aranon eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 13:00

Jolasean euskaraz ongi pasatzeko aukera izanen dute

Hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat Eguberrietako tailerrak antolatu ditu Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak. Dindaia arduratuko da tailerrak emateaz.

Goizuetan, abenduaren 26an, 27an eta 31n eskainiko dituzte tailerrak. Eskolan bilduko dira 10:00etatik 13:00etara. Aranon, abenduaren 30ean, Maisuenean izanen dute hitzordua 10:00etatik 13:00etara. 

Areson, abenduaren 26an eta 27a, udaletxeko goiko gelan elkartuko dira 10:00etatik 13:00etara.

Tailerretan parte hartu nahi dutenek, eskolan banatu dieten papera bete eta eskolara eraman beharko dute abenduaren 18a baino lehen. Gutun azal batean, izena emateko orria eta dirua sartu beharko dute. Haur bakoitzak eguneko bost euro ordaindu beharko ditu. 

Goizuetako edo Aresoko eskolara joaten ez direnek laga@iparmank.eusera bidal dezakete mezu bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun