Mendibil Mendi Taldeko kideek Eguesko bailara bisitatuko dute urteko azken irteeran

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 17a, 17:00

Hainbat irteera egin dituzte urtean zehar Mendibil Mendi Taldekoek, argazkian apirilekoa.

Urtea bukatu aurretik hitzordua egina dute Aurrera Mendibil Mendi Taldeko kideek. Abenduaren 21ean Eguesko bailarara joanen dira eta bertan hiru bat orduko ibilbidea eginen dute. 

Abenduaren 21ean, larunbatean, goizeko zortzietan elkartuko dira Leitzako kiroldegi aurrean. Bertan kotxeetan banatu eta Eguesko bailaran dagoen Elia herrira joanen dira. Handik hasiko dute hiru bat orduko iraupena izanen duen ibilaldia. Ibilbide zirkularra osatuko dute Elia herrira bueltatuz. Irteeran parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, interesa duenak egunean bertan azalduta aski izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun