Folklorea, folklorekeria... zer den azaltzeko saiakera egin du Patziku Perurenak Goizuetako folklorea. Bertako hizkeran liburuan. Pamiela argitaletxearekin kaleratu berri du.
«Folkloraren iraultza ttipia duzu liburu erren hau. Zer den benetako folklorekeria? Dagoeneko ez da erraza bereizten, baina, liburu hau horren saiakera duzu». Hala laburbildu dute liburuaren mamia.
Goizuetako Aitasemegi auzoko bordari giroan jaio zen Patziku Perurena 1959an, baina Leitzako Amazabal kalean bizi da hamabi urte zituenetik. Hala ere, sekulan ez omen du galdu, bere izate guzia zor omen dion bordari giroko eskola estzeptiko hura. Idatzi duen azken liburua da horren lekuko. Lehendik onduak ere baditu. Hamaika artikulu, iritzi eta kontu bixiren artean, hona saiorik ezagunenak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010), Goizuetako etxeen izenak (2011), Hilen xarma (2015), Goizuetako dokumentu zaharrak (1324- 1918) (2017), Leitzalarreko Unaiak (1683-1771), Zezenak plazan, Goizuetan eta Leitzan (1578-2017) (2018), Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) (2019), Leitzako bordak, sorreran (1557-1965) (2020).